Fisioterapia

Zure beharrizanen neurriko arreta profesionala

Gure lehentasuna: paziente bakoitzaren beharrizanen neurriko arreta profesionala eskaintzea.

Baliabide terapeutiko sorta zabala daukagu, eta, pertsona bakoitzari, berarentzat egokiena dena eskainiko diogu.  

Fisioterapeutak gara, eta honako gaitz hauek tratatzen ditugu:

R

Lesioak eta/edo giharretako edo hezurretako minak:

Bihurrituak, zuntz-hausturak, bizkarreko minak, artikulazioetako minak, oin-zolako fasziitisa eta abar.

R

Edema linfatikoak:

Handitutako hankak, mastektomia osteko edema eta abar.

R

Gaixotasun edo asaldura neurologikoak:

Iktusen ondorioak, alboko esklerosi amiotrofikoa, parkinsona eta abar.

Gure tresna nagusia: esku-terapia

Esku-terapia da gure lan-tresna nagusia

Besteak beste, honako teknika eta metodo hauek erabiltzen ditugu fisioterapia saioetan:

R

Integrazio funtzionala (Feldenkrais Metodoa®)

R

Bobath Metodoa

R

Masaje terapeutikoa

R

Haurtxoentzako masajea (bularreko haurtxoen kolikoak)

R

Eskuzko drainatze linfatikoa (Vodder Metodoa)

R

Kinesiotapinga

R

Ziztada lehorra

Etxeko fisioterapia-zerbitzua

Mugikortasuna mugatuta edukitzeagatik kontsultara etortzeko zailtasunak dituztenak etxean artatzen ditugu.

}

Ordutegiak

Astelehenetik ostiralera 9.30 a 20.00, bitartean, aurretiazko hitzorduarekin

Larunbatetan, larrialdiak artatzen ditugu, aurretiazko hitzorduarekin.

Aurretiazko hitzordurako telefonoa

688659026 

Arduraduna

 Fernando

Zalantzarik badaukazu edo hitzordua eskatu nahi duzu?