Feldenkrais Metodoa® Bilbon
Nork bere burua ezagutzeko metodo bat da. Mugimenduaren bitartez, aukera ematen digu gure barne-antolaera ezagutzeko; eta egiteko molde berriak garatzen eta ikasten laguntzen digu (bai geure buruarekiko, baita inguruarekiko ere).
Ezinezkoa da irudikatzea bizitza mugimendurik gabe. Bizitza mugimendua da: txiki-txikitatik, gure gorputzak funtzionatzeko oinarrizko mugimenduak garatzen ditugu (arnasa hartzea, jatea, komunera joatea…), baita konplexuenak ere (aukera ematen digutenak ibiltzeko, korrika egiteko eta salto ere egiteko, 3 urte inguru ditugunerako). Bada, dagoeneko helduak izan arren, Feldenkrais Metodoak® ahalbidetuko digu gure mugimendua modu eraginkorrago batean antolatzen ikasteko, burmuinak neuronen arteko lotura berriak sortzeko duen gaitasunean oinarrituta (neuroplastizitatea).
Feldenkrais Metodoan, funtsezkoa da norbanako bakoitzaren erritmo eta ahalbideak errespetatzea, eta horietara moldatzea
Egiaztatutako profesionalek baino ez dute lantzen Feldenkrais Metodoa, bi modalitatetan: Mugimenduaren bidezko Autokontzientzia® eta Integrazio Funtzionala®.
Feldenkrais Metodoan® trebatzeko profesionalen formakuntzaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Modalitateak
Mugimenduaren bidezko Autokontzientzia®
Irakasleak ahoz gidatutako klaseak dira, norbanakoak edo taldekakoak.
Ikasleek mugimendu-sekuentziak egiten dituzte, arreta-galderen bidez gidatuta, eta funtzio motor bat edo batzuk arakatzen dituzte.
1.000 klase baino gehiago daude erregistratuta. Gure biomekanikaren ezagutza sakonean oinarrituta, antolatuta daude aldaketak ikasi eta eragiteko, ahalegin ahalik eta txikienarekin eta eraginkortasun ahalik eta handienarekin.
Integrazio Funtzionala®
Banakako lana da. Irakasleak ikaslea gidatzen du, eskuzko kontaktu leunaren bitartez.
Aukera ematen du ikaslearen kontu jakinak zehaztasun handiagoz lantzeko.
Helburu nagusia da ikaslearen berezko antolaera ezagutzea, eta aztertzea modu eraginkorrago batean funtzionatzeko bide berriak.
Zein onura ditu??
Teknikak onura ugari ditu:
- Gorputz-jarrera kaltegarrietatik eratorritako ohiturak hobetu edo konpontzea.
- Mugikortasuna eta oreka hobetzea.
- Barne-antolaketa maila areagotzea.
- Nork bere buruaren irudia handitzea.
- Nork bere burua ezagutzeko eta garapen pertsonalerako prozesuak lantzea.
Norentzat da?
- Gorputz-jarrerei lotutako min edo ondoezak edo min ematen dieten mugitzeko moduak dituztenentzat.
- Lesio, kirurgia eta/edo gaixotasun baten ondorioz mugikortasuna eta eguneroko jardunean jarduteko gaitasuna murriztu zaienentzat. Bereziki gomendagarria da gaixotasun edo lesio neurologikoak dituztenentzat.
- Beren barne-antolamendua hobeto ezagutu eta egiteko molde berriak aztertu nahi dituztenentzat.
- Dantzarientzat, kirolarientzat, aktoreentzat.
Feldenkrais® haurrentzat
Feldenkrais Metodoa®, modalitate indibidualean (Integrazio Funtzionala®), oso eraginkorra da aniztasun funtzionala duten haurrentzat, eta, istripu edo ebakuntza bat dela eta, mugikortasuna, funtzio motorra eta garapena ukituta duten umeentzat.
Edozein haurrek du ikasteko potentziala, bere aukerak mugatuak direla iruditu arren. Haurtxo eta umeekin Feldenkrais Metodoa® erabiltzen dugunean, potentzial hori aprobetxatu, eta estimulatu egiten dugu jolasaren eta konfiantzaren bitartez, eta kontaktu atsegina, adeitsua eta minik gabekoa eskaintzen diegu. Horri esker, garapena eta autokonfiantza sustatzen diegu beren baldintza bereziak direla- eta duten adinari dagozkion estandarrak berez lortzen ez dituzten haur eta umeei.
Honako hauek dituzten umeak artatzen ditugu: garuneko paralisia, asaldura genetikoak (Down-en sindromea eta beste batzuk), nerbio-sistemaren garapenaren asaldurak, istripu zerebrobaskularra eta abar. Gaixotasunik, ebakuntzarik edo istripurik izan ez, baina mugikortasunaren garapenean mugak dituzten haurrak ere tratatzen ditugu.
Saioak indibidualak dira, eta 60 minutu irauten dute.
Mugimenduaren bidezko Autokontzientzia® klaseak, astero
Mugimenduaren bidezko Autokontzientzia® klaseak ematen ditugu. Taldean izaten dira, asteko zenbait egun eta ordutan. Ikasle bakoitzak egun eta ordutegi bat aukeratu dezake, baino egunen batean huts eginez gero, beste klase eta ordutegi batean berreskura dezake, beti ere leku libre badago. Klase solteak ere har daitezke. Edozein unetan hasi daiteke, eta ez da aldez aurretiko esperientziarik behar.
Modalitate hau taldean praktikatzen den arren, banakako prozesua da. Giro atsegina eta baldintza egokiak sortzen saiatzen gara, ikasle guztiek ikas dezaten.
Klaseak ordu bateko iraupena dute.
ORDUTEGIAK:
- Astelehena: 11:00, 16:15 eta 18:30
- Asteartea: 18:15 y 19:30
- Asteazkena: 10:15, 17:30 y 19:00
- Osteguna: 10:00
- Ostirala: 11.00 eta 16:30
Tailer trinkoak
Mugimenduaren bidezko Autokontzientzia® ikastaro trinkoak antolatzen ditugu.
Ez baduzu inoiz Feldenkrais Metodoaren® taldeko klaserik jaso, tailer horiek aukera emango dizute metodo hau ezagutzeko. Eta, dagoeneko praktikatzen baduzu, tailer bakoitzean landuko ditugun gaietan sakondu ahal izango duzu eta astean zeharreko ordu bateko klaseetan baino modu intentsiboago batean lan egiteko aukera izango duzu.
Tailer batzuetara edo guztietara etorri zaitezke, jorratuko dugun gaia interesatzen zaizulako, edo, besterik gabe, zeure buruari tartetxo hori eskaini nahi diozulako.
Hurrengo Feldenkrais tailerren berri izan nahi baduzu, zure kontaktua utzi ahal diguzu (telefonoa edota posta elektronikoa), newsletterrean izena emanez, posta elektroniko bat bidaliz edo zuzenki telefonoz dei eginez.
Instagramen jarraitzen bagaituzu ere, nobedade guztien berri izango duzu bertan @jeikifisioterapia.
Motak
Presentziala
Linean: streamingean (Zoom bidez).
Izen-ematea
946110343
info@jeikifisioterapia.com
Formatu trinkoak:
* Feldenkrais larunbatak:
Hilean behin, 10:00etatik 14:00etara, Feldenkrais metodoaren talde-modalitateko praktika intentsiboko goiz bat eskaintzen dugu, Mugimenduaren Bidezko Autokontzientzia® izenekoa.
Hilero irakasle ezberdinek mugimendu-sekuentzia ezberdinak irakasten dituzte. Nahi adina larunbatetan parte har dezakezu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan.
* Asteburuetako tailer trinkoak: larunbat (goiz eta arratsaldea) eta igandean (goizez) egiten dira. Praktika intentsiboagoa da, normalean gai espezifiko baten inguruan.
Phil Unseld nazioarteko formatzaileak iraskasten du.
Hurrengo tailer trinkoei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, sakatu hemen.