Profesionalak

Vanesa Polo

Vanesa Polo naiz, fisioterapeuta, akupuntorea eta Feldenkrais Metodoaren® irakaslea.

Fisioterapian diplomaduna naiz Salamancako Unibertsitatean eta Oslo University Collegen (Norvegia), 2001ean, eta fisioterapian graduduna, 2016an.

2001ean, diplomatura amaitu berri, fisioterapeuta lanean hasi nintzen, eta, aldi berean, akupuntura eta Txinatar medikuntza tradizionala ikasten hasi nintzen, Sant Joan de Dèuko (Bartzelona) Erizaintza Eskolako osasun arloko profesionalentzako akupuntura graduondokoan.

Alor horretan 5 urteko prestakuntza jaso eta gero, 6 urte eman nituen irakaskuntzan akupuntura masterrean, eskola hartan bertan.

Urte horietan zehar, Chi Kung eta Tai Chi instruktore izateko ikasi nuen, eta, fisioterapeuta lanarekin batera, akupuntore, Tai Chi-Chi Kung irakasle eta akupuntura masterreko irakasle gisa jardun nuen.

2008an hasi hintzen Feldenkrais Metodoa® ikasten, estatuko profesionalen bigarren promozioan (Bartzelona II), Beatriz Walterspielen zuzendaritza akademikoarekin. 2012an amaitu, eta Feldenkrais Metodoa® nire lanbidean txertatzen joan nintzen.

Euskal Herriko Unibertsitateko Fisioterapia Graduko irakasle taldean egon naiz, irakasle elkartu gisa, 2012tik 2018ra.

2015 eta 2016an Fisioterapiaren alorreko Ikerketa Translazional Master Ofiziala egin nuen (Gimbernat Unibertsitatea eta Kantabriako Unibertsitatea)

Gaur egun, Hakomi Metodoaren gaineko prestakuntza egiten ari naiz (Bilbo, 2020-2022).

Zenbait fisioterapia-zentrotan lan egin dut, bai pribatuetan, bai, urte batzuetan, pribatua eta publikoa uztartuz (Osakidetzako errehabilitazio zerbitzuetan).

2009tik aurrera

2009an nire kontsulta zabaldu nuen, Basaurin, nire lanbidea askatasun osoz egikaritu ahal izateko. Horri esker, nire ezagutza, esperientzia, denbora eta arreta osoa eskaini ahal diot paziente bakoitzari

2018an Jeiki Fisioterapia jaio zen, gune zabalago bat. Bi kabina bereizi ditugu, fisioterapia- eta akupuntura-tratamenduak emateko, eta areto handiago bat, osasuna zaintzeko talde-jarduerak eta Feldenkrais® (Mugimendu bidezko Autokontzientzia® eta Integrazio Funtzionala®) saioak egiteko, heldu zein haurrekin.

Fernando Ariel Izaguirre 

Kinesiologian eta Fisioterapian lizentziaduna naiz, Córdobako Unibertsitatean (Argentina), 1993an. Espainiako Gobernuaren homologazioa dut 2003tik.

Argentinan jaso nuen Feldenkrais Metodoaren® irakasle izateko prestakuntza, Beatriz Walterspielen eskutik (1998-2002). Gero, 2013 eta 2015 bitartean, Medikuntza Antroposofikoari buruzko graduondokoa egin nuen (Rosarioko Nazioarteko Unibertsitatea, Argentina).

Jardunean eman ditudan urte hauetan guztietan zehar, etengabeko prestakuntzan ere ibili naiz, Feldenkrais Metodoan® adituak diren profesionalekin:  Philip Unseld, Francesca White, Paul Newton, Beatriz Walterspiel, Francisco Cambou, Mía Segal eta Ruthy Allon.

Arlo hauetan ere sakondu dut: faszia muskularrak nola tratatu (Robert Scheleip, Juan José Brondo doktorea), Brunkow Metodoa, hipopresibo dinamikoak, Marcel Coufriez, Castillo Morales kontzeptua, gorputz-lanketa eta lanketa orofaziala eta nerbio-sistema zentralaren mobilizazioa (Ellia Panturin). Horrez gain, Bobath Kontzeptuaren oinarrizko mailaren eta aurreratuaren egiaztagiria dut, garun-lesioa duten haurrak tratatzeko.

Urte hauetan guztietan, Argentina eta Euskadi artean jardun dut. Lizentziatu nintzenetik 2002ra bitartean, Rita Bianchi Tanti Errehabilitazio Neurologiko Zentroan (Kordoba, Argentina) eta nire kontsultan (Buenos Aires, Argentina).  Eta, 2003tik aurrera, Euskadin, zenbait elkarte (Fibromialgiaren eta Astenia Kronikoaren Euskal Elkartea, Artritis Erreumatoidearen Elkartea, hies T4ren aurkako Borroka Elkartea) eta udalekin lan egin nuen, taldeentzako Feldenkrais® Metodoaren klaseak emanez. Horrekin batera, pribatuki ere jardun nuen, Areetako nire kontsultan. 

2012an Argentinara itzuli nintzen. Kontsulta pribatuan jarduteaz gain, fisioterapeuta aritu nintzen Labordeko Udal Ospitalean (Kordoba, Argentina), lesio neurologikoak zituen adin guztietako jendearekin. Horrez gain, osasun-profesionalei, dantzariei, abeslariei eta bestelako bezeroei Feldenkrais® Metodoaren tailerrak ematen jarraitu nuen.