Akupuntura
Jeiki Fisioterapian, akupuntura ere erabiltzen dugu, esku-terapiaren lagungarri gisa, giharretako eta hezurretako asaldurak zein linfa- edo nerbio-sistemako asaldurak hobetzeko. Esku-terapiarik behar ez duten beste asaldura batzuk, berriz, akupunturarekin bakarrik tratatzen ditugu

Zertan datza akupuntura?
Txinatar medikuntza tradizionalaren baliabide bat da akupuntura. Gorputzeko hainbat tokitan orratz fin-finak sartu, eta beren lana egiten uzten zaie, 30 bat minutuz.
Txinatar medikuntza tradizionalak energian oinarrituta interpretatzen du bizitza: gizakia da izaki bizidun bat, zeinetatik energiak zirkulatzen baitu, akupunturako kanal edo meridianoetatik. 14 meridiano nagusi daude, eta bigarren mailako beste batzuk. 365 akupuntura-puntu nagusi daude gorputzean zehar, eta «aparteko» deitutako beste 100 puntu inguru gehiago.
Txinako medikuntza tradizionalak gaixotasuna interpretatzen du energia oinarri hartuta: energia-fluxuan asaldura bat dagoenean, mina, disfuntzio bat edo, azkenean, gaixotasun bat sortu ahal da.
Akupuntura-puntuak dira energia-zirkuituaren etengailuak. Une eta pertsona bakoitzerako puntu egokiak hautatuta, lortzen dugu energia-fluxu orekatuago egotea berriro, eta, beraz, osasuna hobetzen dugu.
Akupunturara lehen aldiz joaten naizenean, zer jasoko dut?
Norbait akupuntura hartzera datorrenean osasun-arazo bat dela eta, lehenengo eta behin elkarrizketa bat izango dugu pazientearekin. Elkarrizketa horretan jasotako informazioarekin, balorazio energetikoa egingo dugu, eta horrek, miaketarekin batera, ahalbidetuko digu tratatu beharreko puntuak hautatzen
Lehenengo saio horretan bertan hasiko gara orratz bidezko tratamenduarekin (normalean, 10-20 orratz). Behin orratzak jarrita, pazienteak atseden hartuko du, lasai-lasai, 25-30 minutuz, ohatila batean, erlaxatzea eta atseden hartzea ahalbidetzen duten giro batean. Batzuetan, arazoa zein den, esku-terapia erabiltzen dugu, orratzak jarri aurretik (masajea, bentosa bidezko masajea, mobilizazio leunak…)
Akupunturak min ematen du?
Ez. Gertatu ahal da orratza sartzean puntu batzuk sentiberagoak izatea, eta, hor, ziztada txiki bat sentitzea (guztiz eramangarria). Saioan orratzak jarrita egon bitartean, endorfinak eta bestelako substantzia analgesiko eta hanturaren kontrakoak ekoizten dira, eta, horrek, normalki, erlaxazio fisiko eta mentalaren sentsazio atsegina dakarkio pazienteari (sarritan, lo ere hartzen dute, orratzak jarrita dituztela).

Zenbat saio beharko ditut?
Tratatu beharreko gaiak eta pazientearen osasun-baldintza zehatzek eskatzen dituztenak. Tratamendu-pauta bat ezarriko dugu (asterokoa, hamabost egunean behinekoa…), eta, bilakaera zein den, beharrezko saio kopurua doituz joango gara (normalki, ez da izango saio bat baino gehiago astean): pazienteak hobera egin ahala, saioen arteko tartea luzatuz joango gara.
Kontuan hartu behar da akupunturaren eraginak «metatu» egiten direla. Hau da: saio baten eragina ostekoenari gehituko zaie, eta, tratamenduak aurrera egin ahala, emaitza hobeak ikusiko dira. Kasu batzuetan, lehenengo saiotik bertatik ikusiko da hobekuntza; beste batzuetan, aldiz, 3 edo 4 saio igaroko dira, emaitzak ikusten hasi baino lehen.
Zein osasun-arazo tratatzen ditu akupunturak?
Asko dira akupuntura bidez tratatu daitezkeen eta hobera egin dezaketen osasun-asaldurak.
Akupunturaren eragin analgesikoa aski ezaguna da, eta zientifikoki frogatua dago. Hori dela eta, kontsultara jende asko dator mina tratatzera. Adibidez:
- Migraina
- Fibromialgia
- Muskuluetako eta hezurretako minak: lunbalgia, zerbikalgia, ziatalgia, artrosiaren eta artritis erreumatoidearen ondoriozko minak eta abar.
- Hilekoaren mina
- Neuropatia diabetikoa
Akupunturak mina baretzen du nabarmen, eta nerbio-sistema erregulatzen du. Hori dela eta, honako hauetan ere laguntzen du_
- Estresa eta antsietatea
- Adikzioak (adibidez, tabakismoa)
- Loaren asaldurak: insomnioa edo kalitate txarreko atsedena
Akupunturak lagun dezake hormona- eta ugaltze-sistemaren asalduren tratamenduetan. Adibidez:
- Ugalkortasun-tratamenduetan
- Hilekoaren asalduretan
- Klimaterioan gertatutako beroaldietan