Jeiki Fisioterapia
Ongi etorri. Jeiki Fisioterapian, zure osasuna zainduko dugu fisioterapia, akupuntura eta Feldenkrais Metodoaren® bitartez
Zein zerbitzu eskaintzen dugu?
Zure esku jartzen ditugu gure ezagutzak, baliabideak eta esperientzia, zure osasuna prebentiboki eta terapeutikoki zaintzeko.
Jaiki Fisioterapia zentro sanitarioa da. Baimen-zenbakia: 48 C.2.2.12031.

Fisioterapia

Akupuntura

Feldenkrais Metodoa ®
Feldenkrais Metodoa®
«Bilatzen dudana ez dira gorputz malguak, adimen malguak baizik… Interesatzen zaidana da pertsona bakoitzari bere giza duintasuna itzultzea».Moshe Feldenkrais
Ezagutzen duzu?
Parte hartu Mugimendu bidezko Autokontzientzia® tailer trinkoetan eta/edo asteko saioetan.
Vanesa Polo naiz
Fisioterapeuta, akupuntorea eta Feldenkrais Metodoaren® irakaslea.
20 urte daramat lanean fisioterapeuta gisa. Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile lana eta etengabeko prestakuntza izan dira nire bilakaera profesionalaren ardatzak.
Fisioterapeutaz gain, akupuntorea eta Feldenkrais Metodoaren® irakaslea ere banaiz.
Hiru iturri horiek uztartuta, eta osasunaren ikuspegi global batetik abiatuta, pertsona bakoitzaren beharrizan eta ezaugarriei egokitutako tratamendu indibidualizatuak eskaintzen ditut.
Era berean, urte hauetan guztietan zehar garatu dudan osasunaren ikuspegi orokorrak ahalbidetzen dit jakitea norbaitek nire zerbitzuetatik haragoko laguntza profesionala noiz behar duen, eta, beharrezkoa bada, laguntza horretara bideratzea.

Laguntzaileak

Fernando Ariel Izaguirre
Kinesiologian eta fisioterapian lizentziaduna, eta Feldenkrais Metodoaren® irakaslea
Nire prestakuntza eta esperientziari esker, paziente bakoitza bere beharrizanen arabera artatzen dut: aintzat hartzen dut bere gorputza nola dagoen orain, eta zeintzuk diren pertsona horrek gaur egun dituen baliabide eta gaitasunak.
Abiapuntu horretatik, laguntza ematen diet beren bizitza-kalitatea hobetzeko prozesuan zehar, eta estrategiak eskaintzen dizkiet beren gaitz edo zailtasunak kudeatzeko.
Zentroa
Jose Garai 6,
48970 Basauri (Bizkaia)
tel. 946110343
Ordutegiak
Al – Or— 9:30 – 20:00
Aurretiazko hitzorduarekin
Telefono zk
Helbide elektronikoa
Inprimaki hau betetzen baduzu, baimen espresua ematen duzu zure datuak tratatzeko (zure iruzkina eta inprimakiaren datuak blogean gordetzeko), Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) bat.
Vanesa Polo Saborido naiz, webgune honetako arduraduna. Webgunearen xedea da fisioterapiari buruzko informazioa bidaltzea, inprimakian eman diguzun baimen espresuak dakarren legitimazioan oinarrituta.
Hauxe da zure datuen jasotzailea: Webempresa (Espainian kokatutako blog honen ostatatzea). Zure datuetara sartzeko eta horiek aldatzeko, mugatzeko edo baliogabetzeko zure eskubideak egikaritu ahalko dituzu (ikusi pribatutasun-politika).